Plataforma Kooperatibak ORAIN! Online ekintzailetza ikastaro bat, plataforma kooperatibak sortzeko. 2020ko ekainaren 1etik uztailaren 24ra

COVID-19a dela eta, larrialdiko online ikastaro bat, langabezia masiboari erantzuten diona eta hazten ari den lan kooperatiba digitalen ekosistemari laguntzera datorrena.

Ikastaro hau New Yorkeko (AEB) The New School-eko Ekonomia Digital Kooperatiborako Institutuak eta Euskal Herriko (Espainia) MONDRAGON Taldeak eta MTA-Mondragon Unibertsitateak eskaintzen dute.

#youthincharge – #jovenesalmando

Norentzat:
-Kalitatezko lana eskaintzen duten plataforma digital duinak merkaturatu nahi dituzten pertsonentzat
-Plataforma kooperatibetarako jauzia eman nahi duten kooperatibetako edo startupetako kideentzat

Izena emateko argibideak eskuratzeko, bidali e-maila pcc@newschool.edu

Ikastaroaren deskribapena
Munduan zehar milioika gazte daude langabezian COVID-19aren ondorioz. Indian, Italian, Espainian, Brasilen, eta baita Estatu Batuetan ere; birusak ez du klase bereizketarik egiten. Hala ere, birusaren eragin ekonomiko eta soziala desberdina da toki batean zein bestean. Turismoko, arteetako, txikizkako kontsumo zein salmentako eta hezkuntzako langile informalei egokitu zaie, ordea, egoerarik txarrena. Langile klasea, diru sarrera txikiak dituzten pertsonak, arriskuan edo bazterkeria egoeran daudenak eta etorkinak dira kalterik handiena jasan dutenak. Diru sarreretan gora egin du batzuen eta besteen arteko aldeak, gobernuekiko konfiantza txikitu egin da, eta horrek guztiak populismoaren eta nazionalismoaren gorakada dakar. Langileek boterea galdu dute, eta horrekin batera, nork bere bizitza kontrolatu ahal izatearen sentipena desagertu egin da. Hala izanda, nola antola daitezke langileak, nola eskura dezakete berriro kontrola eta nola har dezakete parte eredu ekonomiko alternatiboak sortzen?

Eta honen guztiaren ondoren, zer etorriko da? Amazon, Wholefoods eta Instacart-eko langileek “Aski da!” esatea hasiera baino ez da izango. Aldi baterako langileen greba orokorra? Ikasle zorra duten pertsonen greba? Maila globalean ikusten dugu hori. Gaur egungoaren pareko krisialdietan, ezinezkotzat jotzen ziren egoerak zentzuzko bihurtzen dira: Depresio Handiak, esaterako, Hitzarmen Berria ekarri zuen. Mundu hobe bat egon badagoela erakutsi behar dugu.

Plataforma kooperatibak kalitatezko lanak eskala handian sortzeko tresna bat dira, eta dagoeneko martxan daude! Big tech enpresen kontzentrazioa goratuta dagoen une honetan, ikastaro hau ez da kapitalismoaren azterketa eta zaintza bat egitera mugatuko. Aitzitik, pertsonak prestatuko ditu, plataforma ekintzaile gisa hazkunde esponentzialean dagoen ekosistema honetan (gig economy) arrakasta izan dezaten. Partaideei aukera emango die plataforma kooperatiben jabetza kooperatiboan oinarritutako boterea sortzeko estrategia berritzaileekin esperimentatzen duten lider gazteen belaunaldi bat aztertzeko, parte hartzeko eta hango kide izateko. Demagun gidariena litzatekeen Uber enpresa edo erabiltzaileak jabe izango liratekeen Twitter.  “Ekonomia partekatutik” benetako ekonomia parte-hartzailera izango litzatekeen jauzia. Posible da jabetza partekatua eta izaera demokratikoa dituen ekonomia.

Norentzat da ikastaro hau?

Ikastaro hau honako pertsona hauentzat diseinatu da: 

_langabezian dauden baina lan duin bat aurkitu nahi duten pertsonentzat, batez ere zerbitzuen sektorean

_lan giro duina nahi duten pertsonentzat: formatu digitalean, non bezeroekin komunikatzeko erabiltzen den plataforma digitalaren jabetza eta gobernantza partekatua izango den

_plataforma kooperatibetarako jauzia egiten ari diren kooperatibetako kideentzat

Parte hartzea: 

Ikastaro honen arrakasta faktorea, hein handi batean, proposatzen diren eztabaidak prestatzeko eta horietan esku hartzeko duzun konpromisoaren eta partaidetzaren araberakoa izango da. Lehenengo zatian proposatutakoa arretaz irakurri eta hausnartzeko konpromisoa hartzen baduzu, eta bigarren zatian zure proiektu digital kooperatiboa sortzeko konpromisoa hartzen baduzu, arrakasta izango duzu. 

Ikastaroan ikasiko duzuna

_plataformaren kapitalismo ereduaren eta gig economyren ezagutzan eta ulermenean sakonduko duzu

_lan elkartuko kooperatibei buruzkoak ikasiko dituzu

_zure plataforma kooperatibarentzako ekintza plan bat sortuko duzu

Irakasleak

R. Trebor Scholz
“Uberworked and Underpaid” lanaren egilea. Trebor Scholz akademiko-ekintzailea da, eta Ekonomia Digital Kooperatiborako Institutuaren sortzailea eta zuzendaria New Yorkeko The New School-en. Gehiago jakin nahi izanez gero:
 https://platform.coop

Jose Mari Luzarraga Monasterio
Mondragoneko gizarte ekintzailea da, taldeko ekintzailetzaren bidez globalizazio gizatiartua aztertzen duena: “teampreneurship”. Mondragon Team Academyren (MTA World) sortzaileetako bat da. Hezkuntzaren ikuspegi berri bat birdefinituz eta inplementatuz, taldeko ekintzaileek eta aldaketa ekarri nahi duten gazte liderrek osatzen duten nazioarteko komunitatea da MTA. 2015az gero, “Ashoka fellow” da.

Informazio gehiago behar izanez gero:
https://platform.coop/blog/a-pcc-mondragon-course-helps-to-incubate-platform-co-ops/